top of page

TALDEAREN HELBURUAK

Helburu zehatz bakoitzaren gainetik, geure nahia eta topaketen xede nagusia, ume zein gazte bakoitzak euskal pilotarekiko izan dezakeen interes eta gogoa piztea da. 

Hau abiapuntu harturik, bigarren mailako helburu batzuk zehaztuko ditugu:

- Euskal Pilotako espezialitate ezberdinak ezagutu eta probatzea

- Lehiaketa albo batera utziz, topaketa ludiko bat izatea

- Moldatutako jokoei ezagutarazte eta bultzada ematea

- Kolaborazio zein oposizio egoeretan murgiltzea

- Pilota inklusiboko arauen berri ematea

- Pilotak jaso ditzakeen hainbat balore transmititzea. Besteak beste, errespetua, laguntasuna, joko garbia, etab.​​​

- Euskararen erabilera bermatzea

PE.png
bottom of page