top of page

ZESTA

Zesta moduko bat egiteko, detergente bote bat hartuko dugu. Hustu (hobe erabilitako bat bada) eta garbitu ondoren, goiko aldetik diagonalean marra bat marraztu eta bertatik moztuko dugu. Honela, pelota bertan atxiki ahal izango dugu gero berriro jaurtitzeko.

bot.jpeg

TAKOAK

Takoak, pilota gogorrekin jolasten dugunean, eskua babesteko erabiltzen dugun erreminta da. Ez dira beharrezkoak, baina hauek nola funtzionatzen duten probatzea ez dator inoiz gaizki. Honetarako, kartoizko tira batzuk hartuko ditugu, eta esku-ahurrak estaliko ditugu esparatrapuaren laguntzaz, nahi aina kapa ipiniz.

PALA/PALETA

Pala/Paleta erabiltzeko, sinpleki zartagi zaharrak erabiliko ditugu, izan ere, zartagiaren formak paleta gisa erabiltzeko aukera ematen digu.

PILOTAK

Pilotak sortzeko, pilota saltarin bat hartuko dugu, hari luze batez nahi aina bildu (pilotaren tamaina hari kopuruaren araberakoa izango da) eta esparatrapuz estaliko dugu. Honela egindako pilotak oso eraginkorrak ez badira ere, geure jolasetarako moldatzeko nahikoa izango dira.

protección_eskupilota.jpg
sart.jpeg
pelota.jpg
bottom of page