top of page
Ezagutza ariketa
Lehenik eta behin ikasle guztiak kantxan kokatuko dira. Orduan, batek sakez pilota frontisera jaurtiko du eta beste ikasle batek hartuko du pilota. Pilota hartzen duen ikasleak bere buruaren aurkezpena egin beharko du eta ondoren pilota frontisera kolpatu beste bat aurkeztu dadin. Horrela denak aurkeztu arte ibiliko dira.
Aurkezpenean bere izen-abizenak, nondik datorren eta pilotarekin duen erlazioa azalduko dute.
Materiala eraikitzea
Ondoren ikasleak 3 taldetan banatuko ditugu baliabideetan aipatu ditugun materialak eraikitzeko.
Beroketa jolasak
Lasterketa jolasa
Ikasleak kantxa erdian kokatuko dira bi taldeetan banatuta, batzuk frontisetik gertuago eta beste batzuk errebotetik. Orduan Irakasleak zer esaten duen arabera frontisera edo errebotera joan beharko dute. Zer esaten duen arabera, gertuen dagoena ihes egiten saiatu beharko du eta bestea harrapatzen.
Adibidez, zenbaki bikoitia esaten badu frontisera joan beharko dute eta bakoitietan errebotera, eta horrrela beste hainbat kasurekin egingo dugu.
Harrapaketa jolasa (1 vs denak)
Harrapaketa jolas normala izango da baina 3 edo 4 pilota egongo dira. Pilota dutenak ezingo dira harrapatuak izan, beraz helburua bata besteari laguntzea izan daiteke. Rol aldaketa egongo da harrapatzailearekin.
10 paseen jolasa
10 paseen jolasa izango da baina pase normalak egin beharrean pilota jaurtiketa moduan jaurti beharko da. 10 pase egitea lortzen duen taldeak puntu bat lortuko du eta beste taldeak aterako du.
Zati nagusia
Zati nagusia aurrera eramateko ikasleak 3 talde txikietan banatuko ditugu eta ondoren txandatuz joango dira
PALA
Lehen ariketan ikasle guztiak ilaran kokatuko ditugu eta kantxa bi zatitan bananduko dugu. Orduan lehen ikasleak eskuinera botatzen badu pilota, hurrengoak ezkerrera bota beharko du, eta horrela egin beharko dute denek jarraian.
Binakako partiduak egingo dituzte 3 tantoetara. Baina zailtasun bat izango dute, pilota jaurtiketa bakoitzeko 3 paretak, frontisa ezker pareta eta lurra, ikutu beharko ditu pelotak. Bestela tantoa besteentzat izango da
PILOTA
Ikasleak ilaran kokatuko dira eta haien atzean kono bat izango dute. Beraz, ikasleek pilota jaurti eta ilarara itzuli aurretik konoa beste leku batera mugitu beharko dute. Horrela egin beharko dute denek eta helburua pilota mantentzea izango da.
Barrene edo txokotan izeneko jolasa izango da, non ikasle guztiak daude kantxan eta txarra egiten duena kaleratua izango da. Baina zailtasun batzuk jarriko dizkiogu eta hainbat moduetara egingo dugu. Adibidez, hurrengoa jaurti behar duenaren izena esanez, kolpatu ondoren eseri eta altxatuz...
ZESTA
Irakaslea ikaslearen atzean kokatuko da eta ikaslea bizkar emanez egongo da. Orduan irakasleak pilota frontisera jaurtiko du eta ikasleak pilota hartzen saiatu beharko du. Boterik gabe hartuz gero 3 puntu izango dira eta bote batekin puntu bakarra. Horrela ikasle guztiak pasatuz joango dira.
Azkenik, bat- baten aurkako partiduak egingo ditugu, zailtasunik jarri gabe. 2 tantoko partiduak izango dira eta ondoren beste bat sartuko da.
bottom of page