NOR GARA GU?
Gu Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako ikasle ohiak gara, beste hainbat euskal pilotako klubekin hitzarmenez osaturiko taldea, Gipuzkoa aldean kokatuak zehatzago izanda. Gure helburu nagusia, esandako euskal pilota klub hauek hainbeste jorratzen ez dituzten alorrak (autoerakitako materialekin lan egitea) eta gaitasun bereziak dituzten pertsonekin aritzea da, euskal pilota inklusiboa bultzatuz, alegia.
​
Gehiago zehaztearren, Donostialdean mugituko garen taldea gara, hainbat frontoi ezberdin topa daitezkeen guneetan. Adibidez, Antiguo, Ibaeta eta Añorgako frontoi estalietan edota baita Ibaetako trinketean ere. Bertan, hainbat euskal pilotakoespezialitate jorratzeko aukera izango dugu.
Interesa edukiz gero edo inolako zalantzarik edukiz gero, idatz iezaguzu gure helbide elektro-nikora: euskalpilotabirsortuz@gmail.com edota dei iezaguzue 688 928 235 telefono zenbakira.
​
​